Juaristik San Miguelen kontra jokatuko du gaur, finalerdietako aurreneko partiduan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 19a, 02:00

CASINO Kursaal Banakako txapelketa finalerdietan da, eta gaur jokatuko da aurreneko partidua, Juaristi eta San Miguelen artekoa. Finelerdiak bi taldetan banatuta jokatuko dira, eta gaurkoa B taldeko partidua izango da. Txapelketa osoan zehar bi erremontistek erakutsi dute nahikoa meritu egin dutela finelerdietan egoteko. Gaur­koa partidu garrantzitsua izango da, irabazleak finerako txartela lortzen aukera haundia izango baitu. San Miguelek orain arte jokatutako Banakako Txapel­ketetan ez du lortu partidurik irabaztea, baina aurtengoan indartsu ari da. Txa­pelketa aurretik jokatu zen ligaxkan Urta­sunen kontra irabazi zuen. Eta final laurdenetako fasean Zeberio IIa kanporatu zuen, Banakako Txapelketa bi al­diz irabazi duen erremontista. Hala ere, San Miguelek ez du aurkari makala izango. Juar­isti banakako modalitateko onenen artean kokatzen du­­te adituek, ez du sekula amore ematen, oso segurua da eta langilea. Hortaz, akats gu­txi egin beharko ditu San Miguelek partidua irabazteko.

Hiru partidu gehiago gaur
Jaialdiko gainerako partiduak ondorengoak izango dira: Etxa­be II-Barrenetxea IV-Ma­txin IV-Gaztelu; Zebe­rio II­-Ion/Ur­tasun-Urrutia; Etxe­­berria IV-Olazar/Agirresa­robe-Zubiza­rreta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!