Esne makina martxan, gaurtik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 19a, 02:00

EGUNEKO esnea, Hernani­koa, erosteko aukera izango da gaurtik aurrera herrian. Esne makina inauguratuko dute gaur eguerdian, 12:00­etan, Urbieta kalean, Kirol­degi aurrean. Inaugurazioan Udaleko eta Behemendiko ordezkariak izango dira. Esne makina jartzearen proiektua EHNE sindikatuak, Behemendik eta Lur­gintzak eraman du aurrera, eta Udalak eman du mar­txan jartzeko baimena.

Basasoro baserriko esnea
Esnea Landarbaso mendiko Ba­­sasoro baserrikoa izango da, egunekoa eta freskoa. Kalita­tezkoa dela ziurtatuko duen bi baremoak paseak izango ditu, hau da, koipearena eta bakterologiarena. Esneak bost eguneko iraupena izango du eta pasteurizatua egongo da; hortaz, ez da egosi beharko.

Litroa euro batean salgai
Etxera litroko eta litro erdiko botilan eramateko aukera izango da; litroa euro bateko salneurrian, eta litro erdia 50 zentimotan. Es­nea eramateko botilak, litrokoak, bertan jarriko dituzte sal­gai, 20 zentimotan, eta etxe­­tik eramandako botilek ere balioko dute, urarentzako erabiltzen direnak esaterako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!