‘Umore ona’ nagusi gaur Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 18a, 02:00

umore Ona peñaren eguna dute gaur Goizuetan, azken aurreko festa egunean. Goi­zean bi pilota partidu izango dira, tartean, urteroko Ara­no eta Goizuetako pelotarien artekoa. Eguerdi eta arra­tsaldean, Umore Ona peñak jarriko du festa, bazkaria eta kalejirarekin; eta segidan zezenak, dantzaldia Laiotz taldearekin, eta kontzertua gaztetxean, ongi hasitakoa, ongi bukatzeko.

Peñaren Eguna

  • 12:30 Bi pilota partidu: bat lauterdian, eta bestea Goizueta eta Aranoko pilotarien artean.
  • Ondoren `Igandea´txaranga.
  • 15:00 Umore Ona peñaren bazkaria.
  • Ondoren Peñaren kalejira.
  • Ondoren Lasturko zezenak.
  • Ondoren Dantzaldia Laiotz taldearekin.
  • 00:00 Udaletxe aurrean, Amabirjinei bukaera emango dien ekitaldia.
  • Ondoren Dantzaldia Laiotz taldearekin.
  • 00:30 Kontzertua gaztetxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!