Eta asteburuan... Ergobira!

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 18a, 02:00

Lau eguneko festa dute Ergobin, datorren larunbatean hasita. Krossak emango die hasiera festei, sagardo probaketak bilduko du jendea igandean, eta astelehen-astearteetan herri kirolek hartuko dute protagonismoa.

festa garai honetan, Ergo­bik hartuko du hurrengo erre­leboa, larunbatean. As­teartera bitartean, lau eguneko astindua emango diote auzoari, urtero bezala, eta izango da aukera, giro ederraren egarriz dagoenarentzako.

Besteak beste, Ber­nar­do Arzallusen omenezko Kross Herrikoia izango da larunbatean, festari hasiera emateko; igandean Sagardo Lehiaketa eta haurrentzako jai haundia izango dituzte; astelehenean, Idi-Probak eta Abere-probak izango dira, eta harri-jasotzaileak ere bai, arratsaldeko ekitaldi nagusian: harrijasotzaile onentsuenak bertan izango dira: Izetatarrak, Aimar Iri­goien, Perurena aita-semeak, eta Urdax gaztea.

Asteartean, Idi-Proba fa­ma­tuaren bigarren txanda izango dute, bazkari herrikoia, pailazoak, eta urteroko Super Heroien ikuskizuna.

Horrez gain, asteburuan musika emanaldiak dituzte gauean: rock jaialdia larunbatean, eta berbena igandean, Laiotz taldearen eskutik. 

Abuztuak 21

  • 11:00 III.Kros lasterketa herrikoia. BERNARDO ARZALLUS memoriala.
  • 12:00 Festen Hasiera. Txalaparta doinuak eta Ergobiko Himnoa.
  • 18:00 Gazta Lehiaketa Herrikoia. Artzai gazteek egindako gaztak.
  • 19:00 Idi eta abereak pisatuko dira, astelehen eta astearteko probarako.
  • 23:00-03:00 Rock jaialdia: The Zepo, Karrika, Anka Tarteko Oi.
  • 23:30ak aldera: Zezen Suzkoa.

Abuztuak 22

  • 09:00 Diana.
  • 09:15 Trikitixa.
  • 10:30 Meza Nagusia, auzoko hildakoen alde, Astigarragako elizan.
  • 11:30 XLIV Sagardo Lehiaketa.
  • 17:00-20:00 Haurrentzako Jai Haundia. Jokoak eta opariak haur guztientzako eta txokolatada.
  • 18:00-20:00 Toka Lehiaketa.  
  • 20:00-21:30 eta 23:30-02:00 Berbena bikaina Laiotz taldearekin.
  • 21:00ak aldera: Zezen Suzkoa. 

Abuztuak 23

  • 10:00 Diana
  • 12:00 XLVI Idi Proba Ergobia Saria. Izeta, Illarramendi, Telleria, Intxaurbururen idiak. Tartean, bertso­tan, Gaztelumendi anaiak.
  • 14:00 Bazkari Ofiziala.
  • 17:30 Txaranga.
  • 18:00 Gaztelu puzgarriak.
  • 18:30 Herri kirolak: Izeta anaiak, Irigoien, Perurena aita-semeak, Urdax. Tartean desafioa.
  • 23:00 Zaldi Proba. Pagolla, Zerain eta Garaialderen abereak, 800 kg-ko harriarekin.

Abuztuak 24

  • 10:00 Diana
  • 12:00 XLVI Idi Proba Ergobia Saria. Bigarren txanda.
  • 14:30 Bazkari Herrikoia (tiketak betiko lekuetan salgai).
  • 19:00 Potxin eta Patxin pailazoak.
  • 00:00 Super Heroien ikuskizuna.
  • 02:00 Ergobiko Pobre de Mi berezia festak bukatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!