Casino Kursaal txapelketa finalerdietan da, eta datorren ostegunean hasiko dute ligila San Miguelek eta Juaristik (ETB 1ek botako du zuzenean). Jaialdia 16:00etan hasiko da, Galarretan, eta bigarren partidua izango da txapelketakoa. Finalerdiak 6 erremontistek jokatuko dituzte, bi taldetan banatuta: A taldean: Urrutia I, Ezkurra, Matxin IV; eta B taldean: San Miguel, Juaristi eta Uterga. Finalerdietako bigarren partidua, larunbatean, Matxin IV eta Urrutiaren artean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!