Ehiza denboraldiko beda erdia zabaldu berri dute, eta zozketak izango dira Txantxangorri elkartean, egunero, 20:00etan. Irailaren bukaera bitartean, Oriamendi, Montebideo eta Altzeagaingo postuak bakarrik zozketatuko dira, eta hortik aurrera Larrain-Akola-Igoain-Lepatxiki eta Antxista-Azketa-Etzelako postuak ere zozketatuko dira.
Ehiza-txikia (caza menor) da orain ireki dena, eta beda erdian egin ahal izango da ehiza, irailaren 19ra bitartean; beda osoa urriaren 12an irekiko da. Beraz, bitarte horretan, irailaren 19tik urriaren 12ra, ehiza txikia egiteko aukera bakarra zozketatutako postuetan izango da.