Astigarragako Santiomendi auzoan, Amabirjin egunez ospatu zuten auzoko festa, aurten ere. Goizean goizetik inguratu ziren auzotarrak festa girora, eta denen gustoa egiteko aukera jarri zuten antolatzaileek. Herri kirolak izan ziren protagonista ikuskizunetan, eta baserritarrek eramandako hamaiketakoa eta bazkaria, berriz, barrua girotu zutenak. Afari eder batekin esan zioten agur festei, Santiomendiko auzotarrek, beste urtebetez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!