Jon Apezetxeak herritarren aurrean jokatuko du gaur, pilota jaialdiko partidu nagusia

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 17a, 02:00

Apezetxeak eta Ceciliok jokatuko dute, Cabrerizo II eta Ladis Galarzaren kontra. Aurretik afizionatuak ariko dira lauterdian. Jaialdia 19:30etan.

goizean atseden hartuta ekingo diote goizuetarrek festari, eguerditik aurrera. Haurrentzako festa, txaranga, musa, zezenak, eta pilota. Nola ez, pilota izango da nagusi Amabirjin hirugarrenean. Aspe enpresako pilotariak ariko dira jaialdiko partidu nagusian; tartean Jon Apezetxea aurrelari goizuetarra. Apezetxeak Ce­cilio errioxarra izango du lagun, eta Cabrerizo II so­riarra eta Galarzaren baraibartarraren (Ladis Galarza haundiaren semea) kontra ariko dira. Apezetxeak he­rritarren aurrean erakutsi beharko ditu, beraz, lehendik hain ezagunak dituen dohaiak, lehendik hain ezaguna duen frontoian.

Aurretik, afizionatuen mailako partidua izango da, lauterdian, buruz buru, eta tartean beste goizuetar bat: Zabaleta; Sukia zaldibi­ta­rra­­ren aurka ariko da. Jaialdia, 19:30etatik aurrera. 

Gaurko egitaraua - abuztuak 17
11:30-14:00 Haurrentzako puzgarriak eta elastikoak.
13:30 `Igandea´txarangaren
irteera.
16:30 VII. Mus Txapelketa Iskibin.
16:30-19:00 Haurrentzako puzgarriak eta elastikoak.
18:00 Lasturko ganadutegiko zezenak.
19:30 Aspe enpresako pelotari
profesionalen partiduak.
00:00 Dantzaldia Laiotz taldearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!