Errugbi elkarteko taldeak denboraldi berria prestatzen hastekotan dira, eta seniorrak eta jubenilak astelehenean hasiko dira entrenamenduekin. Senior taldearen aurreneko entrenamendua arratsaldeko 19:30etan izango da, eta jarraipena asteartean eta ostegunean izango dute; entrenatzaileak Patric Polidori eta Gurutz San Miguel izango dira. Jubenil taldeak berriz ordu erdi lehenago, 19:00etan hasiko du entrenamendua, eta baita ere, astearte eta ostegunean izango dute jarraipena; jubenilen entrenatzaileak Azurmendi, Genua, Otxotorena eta Marco izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!