SAN Roke eguneko ospakizuna izango dute gaur Aranako eta Astigarragako Santiomendiko bizilagunek. Eta aurten ere, ekintza ugari antolatu dituzte bi herrietan festa eguna ospatzeko.
Txistulariekin hasiko da festa Aranon
Aurreneko txistu eta kanpai hotsek adieraziko dute festa hasi dela Aranon, eta ondoren, goizeko 11:00etan, meza izango da San Roke ermitako elizan. Meza entzunda, afizionatu mailako pelota partiduak jokatuko dituzte herriko pelotalekuan, eta berriro ere txistu hotsek emango dute bazkarirako abisua. Arratsaldean ere txistulariak ibiliko dira herrian barrena, eta festa eguna Agur Jaunak abestuz bukatuko dute.
Meza eta betizu-jana Santiomendin
Astigarragako Santiomendin Mezak emango dio hasiera festari. Ondoren, 12:00etan ohitura bihurtzen ari den dantza emanaldia izango da Astigar taldearen eskutik, eta segidan trikitilariak ariko dira giroa berotzen. Eguerdiko 14:00etan betizu-jana izango da, bertan errea, eta nahi duenak bertan izango du txartelak erosteko aukera. Eguna amaitzeko, bertsolariak eta dantzaldia izango dira.