DONOSTIAKO piratek egitarau alternatiboa antolatzen dute Donostiako Aste Nagusirako, eta gaurkoan, tradizioa bihurtu den abordaia egingo dute. Abordaiak arrakasta haundiagoa du urtetik urtera eta aurtengoa, partehartzaile kopurua inoiz baino altuagoa dela kontuan izanda, hiru txanda antolatu dituzte baltsen muntaketa egiteko: aurreneko txanda goizeko 08:00etan aterako da, bigarrena 10:00etan, eta hirugarrena 12:00etan. Abordaia arratsaldeko 17:00etan izango da, Portutik Kontxako Badiara. Horrez gain, Piraten egitarauaren barruan Gazte Eguna dela kontuan izanda, beste ekitaldi ugari ere antolatu dituzte, horien artean ondorengoak: bazkaria, kalejira, Gunearen irekiera eta afaria.
Bertsolariak gaur
Easo plazan
Egitarau ofizialarai dagokionez, gaur Egaña, Maia, Gaztelumendi eta Agirre bertsolariak izango dira, 12:30etan Easo plazan. Eta su artifizialen lehiaketako hirugarren partehartzailea Arabako Valecea suetxea izango da.