Matxin IVa da finalerdietara pasa den laugarren erremontista

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 16a, 02:00

MATXIN IVak erremontista onenen artean egoteko meritu guztia duela erakutsi zuen larunbatean Galarretan. Li­zasoren kontra jokatu zuen final laurdenetako azken partidua, eta 19-18 irabazi zuen. Partidua amaitu aurretik Lizaso erretiratu egin zen ezker iztarren izan zuen zaintiratuaren ondorioz. Partidua oso berdindua izan zen, eta hasieran, 3-0eko partziala Lizasoren aldekoa izan bazen ere, Matxin IVak berehala lortu zuen berdinketa, 4-4koa. Momentu horretatik aurrera berdinketa ugari izan ziren, 19-18ra iritsi arte. Partiduak 40 minutuko iraupena izan zuen eta 151 pelotakada eman zituzten. Larunbateko garaipenarekin, Matxin IVak finalerdietarako pasea lortu du, eta A taldean jokatuko du Ezkurra eta Urrutia Igoarekin batera.

Lizasok mina partidu hasieratik sentitu zuen
Partiduko ia aurreneko tantutik sentitu zuen mina Lizasok ezker izterrean, eta 16-16ko berdinketan izan zuen zaintiratuaren ondoren erretiratzea erabaki zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!