Amabirjin eguna gaur, Goizuetako festetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 15a, 02:00

egun haundia dute gaur Goizuetan, Amabirjin egu­na. Goizeko 07:00etan To­losako Dultzaineroek esnatuko dute herria, eta ondoren entzierroa izango da Lasturko zezenekin. Goizean baita ere Meza Na­gusia egingo da, eta amaituta Amabirjina aterako dute prozesioan. Eguerdiko 12:30­etan, prozesioa eta gero, afizionatu mailako pelota partidua izango da, herriko pelotalekuan. Arratsadean, 19:30etan izan­go da eguneko beste ekitaldi nagusienetakoa, 19:30­etan hasita, Soto, Lujanbio, Kolina eta Zu­beldia arituko dira ber­tsotan. Eta festa goizaldera arte luzatu nahi duenarentzat dan­tzaldia izango da Hai­tzama taldearen eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!