ASTIGARRAGAKO Santiomendi auzoko bizilagunak festa eguna ospatuko dute gaur. Goizeko aurreneko orduan, 09:00etan Diana izango da, eta ordu berean baita ere, oilasko biltzailee kalejira egingo dute auzoko kaleetatik barrena. Ondoren, auzotarrak musika doinuz esnatu ostean, tokan abileziak erakusteko aukera izango da.
Sagardo eta janari dastaketa eguerdian
Eguerdian Plazan elkartuko dira auzoko baserritarrak, eta euren sagardoa eramanaz, dastaketa egingo dute. Eta edateko bakarrik ez, jateko aukera ere izango da. Sagardoaz gain, txorizoa eta patata tortilla pintxoak jateko aukera izangoda, baita ere baserritarrek eramanak.
Ordu berean, eguerdiko 12:00etan, auzoetako festetan tradizoa bihurtu den Zaldi dema izango da.
Dastaketaren ostean, sabela guztiz betetzeko parada izango dute bertaratutakoek, auzotarren arteko bazkarian.
Arratsaldean, 18:00etan hasita, aizkolariak, harrijasotzaileak, eta lokotxa biltzea ikusteko aukera izango da besteak beste. Eta umeak festetan murgildu daitezen, jolasak ere izango dira.
Egitaraua
09:00 Diana.
09:00 Baserriz baserri oilasko biltzaileen kalejira.
10:30 Toka.
12:00 Santiomendiko baserrien arteko sagardo eta janari
dastaketa.
12:00 Zaldi dema.
14:00 Auzo bazkaria.
18:00 Herri kirolak.