Marta Zabaleta eta Miguel Borges pianajoleek Robert Shumann konpositorearen obra joko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 15a, 02:00

chillida-Leku museoan Musika Hamabostaldiko bigarren kontzertua izango da gaur arratsaldean. Piano emanaldia izango da gaurkoa, Marta Zabaleta eta Miguel Borgesen eskutik. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta sarrera bertan erosteko aukera izango da, 12 euroan.

Robert Shumannen obrako abestiak joko dituzte
Kontzerturako antolatu du­ten egiteraueko obra guztiak Alemaniako Robert Shu­mann konpositorearenak dira. Aurten 200 urte bete dira konpositorea hil zela, eta honen omenez joko dituzte ondorengo hiru abestiak: Piezas de fantasia op.12, Kreisleriana op.16 eta Bilder aus Open op.66.

Marta Zabaleta eta Miguel Borges, ibilbide luzeko bikotea
Chillida-Leku museotik azaldutakoaren arabera, Marta Zabaletak eta Miguel Bor­gesk bikote perfektua osa­tzen dute Shumannen obra jotzeko: «bikotekide dira, eta musikaren munduak ibilbide luzea egindakoak». Marta Zabaleta Legazpin jaioa da, eta aurreneko musika ikasketak Arantxa Ro­driguezekin egin zituen, Donostiako Kontserbato­rioan. Eta bere musikari ibilbidean, besteak beste, EMI eta CLAVES disketxeentzako CD ugari grabatutakoa da. Miguel Borges berriz, Portugalgo Oporto hirian jaiotakoa da. Amelia Vilar izan zen pianoa jotzen erakutsi zion aurreneko irakaslea, eta formazioa Isabel Rocharekin jarraitu zuen, Oportoko Musika Kontser­batorioan. Gaur egun Es­tatu mailako orkestra ugarirekin eta izen haundiko musikariekin egiten ditu kolaborazioak. Zabaleta eta Borgesen kontzertua Musika Hama­bostaldiko bakarra izango da gaur.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!