Donostiako Aste Nagusia gaur arratsaldeko 18:30etan hasiko da ofizialki, Udaletxetik Gastronomiako artillero nagusiak botako duen kanoikadarekin. Jai hasierako ekitaldian baita ere, Edurne Pasaban mendizale tolosarra izango da. Aurten berak abestuko du ohitura bihurtu den Artillero abestia, Musikalis abesbatzaren laguntzarekin. Ondoren, festa nonahi izango da, astebetez, hilaren 21a arte.
Musika arratsaldetik
goizeko ordu txikiak arte
Festa hasi eta berehala, musika emanaldiak izango dira hiriko bazter guztietan. Erdialdean Senegaleko folkloreaz gozatzeko aukera izango da, eta Alde Zaharrean jazz ibiltariaz. Baina zalantzarik gabe, arratsaldeko musika emanaldirik jendetsuena Donostiako Orfeoiak emango duena izango da. Koruko Amaren Basilikan izango da, Salbe mezarekin batera, 19:30etan hasita.
Su artifizialen ondoren ere, kontzertuak izango dira nagusi. Azabache orkestraren emanaldia izango da Easo Plazan, Jazza Gipuzkoa plazan, eta Berbena Pasealeku berrian.
Eta horiez gain, Zurriolako pasealekuaren alde batetik bestera ere izango dira kontzertuak, gaur, eta festetako egun guztietan. Kultura irekia gunean Rai Ban Rai estiloko musika izango da, Gune Zabala eszenatokian Dj-ak izango dira, eta Saguesen Los Planetas taldeak joko du.
Su artifizialetako lehiaketa ere gaur hasiko da
Donostiako su artifizialek ere bertako eta inguruko herrietako jende ugari erakartzen dute, eta zaletuek gaur izango dute lehiaketako aurreneko su emanaldia ikusteko aukera. Turis suetxeak botako ditu suak, gaueko 22:45etan hasita.
Piratek kontzertua antolatu dute Trinitate Plazan
Piratek egitarau alternatiboa antolatu dute aurten ere, eta festen hasierarako kontzertuak antolatu dituzte. Bebe, Ze Esatek eta Sorkun izango dira Trinitate Plazan, gaueko 21:00etan hasita.
EGITARAUAK:
Egitarau ofiziala
18:25 Erritmoarekin kanoikadara! Los Pasai, McJeans Band. The Joselontxo´s eta Jammu taldearekin.
18:30 Erraldoi eta Buruhaundiak. Erdialdean eta Alde Zaharrean. Irteera Amaratik.
19:00 Festa hasierako kanoikada, Alderdi Ederren Edurne Pasabanen eskutik.
19:02 JAMMu Senegaleko folklorea, Erdialdean.
19:02 McJearas Band New Orleanseko jazz ibiltaria. Alde Zaharrean.
19:02 The Joselontxo´s. Alde Zaharrean.
19:10 Gertrudis, rumba katalana. Boulevarrean..
19:30 Eskulangintza azkoaren inaugurazioa. Vinuesa Plazan.
19:30-21:30 Pop Up kontzertuak: Stay Blues. Edozein txokotan oso kontzertu bereziak aurki ditzakezu.
19:30 Salbea. Donostiako Orfeoiarekin Koruko Amaren elizan.
20:30 XXXIII. Txistulari Alardea.
22:45 Su artifizialak (Turis).
23:30 Zezensuzkoen entzierroa.
23:30 Azabache orkestra Easo Plazan.
23:30 Carmen Garmendia eta Maria Govillardek dantza ikuskizuna.
23:30 Adore Jazz eta Irunbreak, dantza. Gipuzkoa plazan.
23:45 Zurriolako kultura irekia `Magreb´. Rai Band Rai musika. Kursaaleko terrazan.
23:30 Kursaal Gune Zabala,
Urumea terrazan.
23:45 `Los Planetas´ Saguesen.
00:00-02:30 Drindots, berbena. Pasealeku Berrian.
Piraten egitaraua
21:00 Kontzertu pirata: Bebe,
Ze Esatek eta Sorkun. Trinitate plazan.