Amabirjin jaien hasiera ofizialari aurrea hartuta, Gazte Eguna ospatu zuten atzo Goizuetako gazteek. Eta ondo baino hobeto ospatu ere, aurten kanta eta guzti baitute! Ainhoa Zabaleta 14 urteko goizuetarrak sortu du Gazte Eguna 2010 abestia eta Kronikak beregana jo du ideia nondik sortu den eta abestia gauzatzen nola moldatu den jakiteko. Hala azaldu dio Kronikari: «lehenago ere sortu izan ditut kantak, pianoarekin jotzeko, esaterako, eta kantu txapelketetan-eta ere parte hartu izan dut. Hori horrela, herriko gazte batzuk proposatu zidaten. Letra sortzeko ideiak eman dizkidate bi gaztek eta doinua neronek jarri diot. Lehenagotik sortua nuen doinu bat».
Zabaleta bertsotan ere aritzen da eta letra sortzeko lagungarri izan zaiola azaldu du. «Egia esan ez zait gehiegi kostatu kantua sortzea», aitortu du. Kantuak hiru kopla ditu eta bertan Goizueta, Gazte Eguna eta presoak hartu ditu gaitzat Zabaletak. Estiloari dagokionez, ska estiloko abestia da eta Beteluko Gabezin taldearekin grabatu du, taldekidea baita orain dela urtebetetik.
Abestia CDetan grabatu eta zabaldu egin dute, beraz, entzuteko aukera izango da taberna eta txosnetan jaietan zehar.
‘Gazte Eguna 2010’
Ongi etorriak gaur
Denok Goizutara,
Nafarroko herritxo
Euskaldun hontara.
Jai herrikoi batzuk
Ekarriz plazara
Denok festa giroan
Murgilduko gara!
Erraiak daude finko
Ta ukabillak tinko,
Ez dute gure herria hilko!
Abuztuak 13
Dugu ostirala.
Gazteok zitatzea
Ezta plan makala.
Egin dezadun salto
´xapoak` bezala
herri osoak ere
gozatu dezala!
Euskara betik-gora
Bihotzetik ahora,
Galdu ditugunak gogora!
URTERO BEZALAXE,
HELDU DA EGUNA
GAZTEON ELKARLANEZ
ERAIKI GENUNA
HAU DA GOIZUETAKO
GAZTE EGUNA
GUTARRAK GUZTIOK BAT
EGITEN GAITUNA!
Nahiz ta gaurko egunez
Denok gauden alai,
Ez ditugu presoak
Ahaztuko nolanahi.
Herri guztia gaude
Iñigo zure zai,
Guk ere ez zaitugu
Argazkietan nahi!!i!!