Urtero bezala, herria Amabirjin jaietarako berotzen eta prestatzen joateko, Umeen Eguna antolatzen dute Goizuetan, astebete lehenago. Eta aurten, Umeen Egunaz gain, Gazte Eguna ere aurrea hartuta iritsi da. Ostirala aprobetxatzeko asmoz, jaiegunak luzatu, eta atzo ospatu zuten herriko gazteek euren eguna.
Beroketa lanak ondo baino hobeto eginda, jaiei hasiera ofiziala emango dien itxaferoa botatzea besterik ez da geratzen. Hori, Amabirjin bezpera izaki, gaur izango da, 12:00etan, Udaletxeko balkoian. Zeregin hori Guraso elkarteko kideena izango da aurten. Herriaren alde egiten duten lan guztia eskertu nahi diete. Esaterako, Gazte Topaketak antolatzea Leitzarekin auzolanean, 12-15 urte bitartekoentzako Gazte Txokoa...
Dena dela, txupinazoaren aurretik ere izango da zertaz gozatu. Goizeko 08:00etan, esaterako, entzierroa izango da Lasturgo zezenekin. Eta suziria jaurti ondoren, trikitilariak kaleetan barrena erraldoi eta buruhaundiekin, euskal presoen aldeko brindisa Etxerat-en txosnan, Umore Ona Peñaren irteera Ganyegitik eta Haitzama taldearekin dantzaldia, besteak beste.
Prozesioa, pelota eta
bertsoak bihar,
Amabirjin Egunean
Egun haundia bihar izango dute Goizuetarrek, Amabirjin Eguna baita. Hori horrela, egitarau zabala prestatu dute egun osorako. Diana eta entzierroarekin esnatuko dira goizean goiz eta 10:30etan, meza nagusia eta ohiko prozesioa egingo dituzte Amabirjinarekin. Eguerdi partean, berriz, lehenengo mailako afizionatuen arteko pelota partiduak izango dira: O. Apezetxea-E. Galarraga/Azpiri-Landaburu.
Horrez gain, arratsaldeko 19:30etan bertso saio ederraz gozatzeko aukera izango da: Julio Soto, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan. Eta gauean, euskal presoak gogoan izango dituzte, afaria eta kalejira egingo baitituzte euren alde. Eguna ondo bukatzeko, musikarik ez da faltako. Haitzama taldearekin dantzaldia izango da eta Igandea txaranga ere ibiliko da herria girotzen.
Ekintza ugari astea
behar bezala hasteko
Astelehen eta asteartean jaigiroak jarraitu egingo du Goizuetan eta ez da aitzakiarik faltako festarako. Bi egunetan pelotaz gozatzeko aukera izango da. Astelehenean lehenengo mailako afizionatuak ariko dira: E. Narbarte-Lopez/Renobales-Zubiri. Asteartean, berriz, Aspe enpresako pelotari profesionalen arteko pelota partidua izango da. 4 1/2aren barruan, Zabaleta-Sukia neurtuko dira eta profesionaletan, Cabrerizo-L. Galarza/Apezetxea-Cecilio. Horrez gain, astelehenean, Lasturgo ganadutegiko zezenak eta Umore Ona dantza taldearen emanaldia izango dira arratsaldean. Gaua, berriz, musikazaleentzat izango da, Gaztetxean kontzertuak izango baitira eta Laket taldearekin dantzaldia, besteak beste.
Asteartean, haurrek puzgarriekin jostatzeko aukera izango dute goizeko 11:30etatik 14:00etara. Eta arratsaldean, Mus Txapelketa izango da Iskibi kanpinean, besteak beste. Eta gau partean, Laiotz taldearekin dantzaldia.
Umore Ona Peñaren Egunarekin, Amabirjinei bukaera ofiziala
Asteazkenean, Ezkondu eta Umore Ona Peñaren Eguna ospatuko da eta horrekin batera, Amabirjinei bukaera ofiziala emango zaie egunaren bukaeran. Dena dela, aurretik izango da zertaz gozatu. Eguerdian bi pelota partidu jokatuko dira, horietako bat izango da ohitura bilakatu den Goizueta-Arano arteko partidua. Umore Ona Peñaren eguna izanda, bazkaria egingo dute eta ondoren, kalejira kalez kale. Laiotz taldearekin dantzaldia eta Gaztetxean kontzertuak ere izango dira.
Sagardo probaketa
ostegunean
Festei bukaera ofiziala asteazkenean emango badiete ere, osteguna izango da azken eguna eta urtero bezala, Gipuzkoako eta Nafarroako sagardogile onenen sagardo probaketa izango da plazan. 12:00etan izango da. Arratsaldeko 17:30etan, berriz, merienda antolatu dute eta ondoren, haurrentzako sorpresa! Heldu eta haurrentzako Toka Txapelketarekin agurtuko dituzte Amabirjinak.
AUTOBUSAK:
Autobusak - ohikoa
Abuztuak 16,17,18 eta19
Goizuetatik: 09:00 eta 15:00
Hernanitik: 12:00 eta 19:00
Autobus bereziak
Abuztuak 14 eta 15
Hernanitik: 19:00
Goizuetatik: 09:00
Lekua:
Goizuetan: Suhiltzaileak
dauden parketik.
Hernanin: Urbieta kaletik.
EGITARAUA:
Gaur
Amabirjin bezpera
08:00 Entzierroa Lasturko
zezenekin.
12:00 Jaiei hasiera emateko
itxaferoa botako da udaletxean.
Ondoren Trikitilariak erraldoi eta buruhaundiekin.
19:00 Umore Ona peñaren irteera.
00:00 Dantzaldia Haitzamarekin.
Ondoren `Igandea´ txaranga.
Bihar
Amabirjin Eguna
07:00 Tolosako dultzaineroekin Diana.
08:00 Entziorra Lasturko zezenekin.
10:30 Meza Nagusia eta ohiko prozesioa Amabirjinarekin.
12:30 Pelota partidua.
14:30 Auzo bazkaria. (Txartelak aurretik Oialume tabernan salgai).
13:30 Txarangaren irteera.
18:00 Lasturko ganaduko zezenak.
19:30 Bertso saioa: J. Soto, M. Lujanbio, S. Colina, I. eta Zubeldia.
22:00 Euskal presoen aldeko afaria.
00:00 Dantzaldia Haitzama taldearekin.
01:00 Euskal presoen aldeko kalejira.
Ondoren `Igandea´ txaranga.
Abuztuak 16
12:00 Txistulariak, erraldoi eta buruhaundiak.
12:30 Pelota partiduak.
13:30 `Igandea´txaranga.
17:30 Lasturko ganadutegiko
zezenak.
19:00 Umore ona dantza taldearen emanaldia.
00:00 Kontzertua gaztetxean.
00:00 Dantzaldia Laket taldearekin.
Ondoren `Igandea´txaranga.
Abuztuak 17
11:30-14:00 Haurrentzako puzgarriak eta elastikoak.
13:30 `Igandea´txarangaren
irteera.
16:30 VII. Mus Txapelketa Iskibin.
16:30-19:00 Haurrentzako puzgarriak eta elastikoak.
18:00 Lasturko ganadutegiko zezenak.
19:30 Aspe enpresako pelotari
profesionalen partiduak.
00:00 Dantzaldia Laiotz taldearekin.
Abuztuak 18 Peñaren Eguna
12:30 Bi pelota partidu: bat
lauterdian, eta bestea Goizueta eta Aranoko pelotarien artean.
Ondoren `Igandea´txaranga.
15:00 Umore Ona peñaren bazkaria.
Ondoren Peñaren kalejira.
Ondoren Lasturko zezenak.
Ondoren Dantzaldia Laiotz
taldearekin.
00:00 Udaletxe aurrean, Amabirjinei bukaera emango dien ekitaldia.
Ondoren Dantzaldia Laiotz
taldearekin.
00:30 Kontzertua gaztetxean.
Abuztuak 19 Udala eta
ikastolako
tabernaren artean antolatutako jaia
12:00 Gipuzkoako eta Nafarroako sagardogile onenen partehartzearekin, Sagardo Probaketa Plazan.
17:30 Merienda.
18:00 Haurrentzat sorpresa.
19:00 Toka txapelketa heldu eta gazteentzat.