Lizaso eta Matxin IVak gaur jokatuko dute final laurdenetako azken partidua

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 14a, 02:00

Banakako erremonte txapelketa aurrera doa, eta gaur jokatuko da Galarretan, final laurdenetako azken partidua. Lizaso da partidua irabazteko faboritoa, baina Matxin IVak garaipena lortzeko aukera baduela erakutsi du, txapel­ke­tako sailkapenerako partidu guztiak irabazi baitzituen; lau, hain zu­zen. Irabaz­lea izango da finelerdietara pasako den azken erremontista. Partidua arratsaldeko 16:00etan hasiko den jai­aldiko bigarrena izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!