Marta Zabaleta eta Miguel Borges pianojoleek kontzertua eskainiko dute Chillida Lekun igandean, Musika Hamabostaldiaren barruan. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta bi pianojoleek Robert Schumann konpositore alemaniarraren hiru obra interpretatuko dituzte. Sarrerak ez badira agortu, museoaren leihatilan egongo dira salgai, kontzertua hasi baino ordubete lehenago, 12 euroan.
Gaztetxoenak operaren mundura erakartzeko
ikuskizuna, gaur
Musika Hamabostaldiaren barruan, `Els Comediants´ taldeak, Allegro Vivace ikuskizuna eskainiko du gaur, Victoria Eugenian. Opera ezagunenen zatiak tartekatzen ditu ikuskizunak, gaztetxoenak operaren mundura erakartzeko asmoz. 20:30etan hasiko da ikuskizuna eta sarrerek 3 euro balio dute.