Gazte Eguna gaur Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 13a, 02:00

Goizuetako Amabirjin jaiak ofizialki bihar hasiko badira ere, gazteek aurrea hartu eta gaur ospatuko dute beraien eguna, ostirala dela aprobetxatuta. Eguerdiko 12:00etan bideo emanaldia izango da Gaztetxean: 5 urte, 5 Gazte Egun. 13:00etan, triki poteoa egingo dute bertako trikitilariekin eta ondoren, 14:30etan, gazte bazkaria. Tripa ondo bete eta indarra hartzea garrantzitsua izango da, bazkalostean kuadrilen arteko jinkana izango baitute. Arratsaldeko 17:30etan izango da. 20:00etan txupinazoa botako dute gazteek Gaztetxean eta ondoren, Zo Zongok ikuskizuna eskainiko du eta ba­tu­kadarekin poteoan aritzeko aukera izango da. 00:00etan Tximeleta taldea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!