Atez ateko hondakin bilketa sistemaren barruan, beste pauso bat eman du Udalak. Hasi da hondakinak sailkatuta biltzeko ontziak jartzen kalean. Dagoeneko zenbait lekutan ikusi daitezke, hala nola, Biteri aurrean, Atsegindegin, Tilosetan, Urbieta kalean Kiroldegi inguruan... Lehengo zakarrontzi bakarraren ordez, kolore ezberdinetako lau ontzi izango dira: marroia organikoarentzat, urdina papera eta kartoiarentzat, horia ontzi arinentzat, eta grisa errefusarentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!