Aizkorako Urrezko Kopa, musika eta su artifizialak, Donostiako Aste Nagusian

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 15a, 02:00

Amabirjin eguna ospatuko dute gaur Donostiako Aste Nagusian, kirol, musika, Urrezko Aizkora Txapel­keta, eta su artifizialekin. Goizean kirol ezberdinak egiteko aukera izango da Do­nostiako gune askotan, 10:00­etan hasita: piraguismoa Por­tutik abiatuta, boleibola Zu­rriolako hondartzan, eta bizi­kle­ta eta patin martxa Sa­guesetik abiatuta. Eta kirolekin jarraituz, arratsaldeko 19:30­etan hasita, Aizkorako Urrezko Kopa jokatuko da Trinitate plazan: Azurmendi, Lopez, Mu­jika, Nazabal eta Otegi arituko dira aizkoran. Musika ere ez da faltako gaurkon hiriburuan. Egun guztian zehar izango dira ekitaldiak, eta Saguesen esaterako Deloreanek joko du, 22:45etan. Eta nola ez, su artifizialak ere ez dira faltako; gaurkoan Austriako Fuerwerke Jost suetxeak botako ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!