Beda erdiko ehiza denboraldia igandean irekiko da

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 12a, 02:00

TORTOLAK, usoak eta galeperrak ehizatu ahal izango dira igandetik aurrera federazioak baimendutako postuetatik. Aurrera doa abuztua eta ehiza garaia ere iristear da. Txantxangorri elkartetik jakinarazi dutenez, beda erdia irekiko da igandean, eta irailaren 19ra arte izango da hegazti txikiak ehizatzeko aukera.

Zozketak egunero egingo dira
Txantxagorri elkartetik jakinarazi dute zozketak egunero egingo direla, elkartean bertan, arratsaldeko 20:00­etan; Eta zozketatutako postuak hurrengo egunean ehiza egiteko bakarrik balioko dute. Beda erdian zozketatuko dituzten postuak Oriamendi, Montebideo eta Altzea­gaine­koak izango dira. Horrez gain, jakinarazi dute, Beda erdi garaian ehiza, federazioak baimendutako postuetatik bakarrik egin daitekeela.

Beda osoa urrian irekiko da
Beda erdiak igandean ireki eta iraila erdira arte iraungo du. Beda osoa berriz, urriaren 12an irekiko da, eta urtarrilarren 31a arte iraungo du. Bitartean, irailaren 19tik urriaren 12ra zozketatutako postuetatik bakarrik ehizatu ahal izango da. Beda osoa izaten da ehizatari gehien mugitzen dituena, eta hortaz, postu gehiago ere orduan zozketatzen dira. Beda osoan zozketatuko dituzten postuak Larrain-Akola-Igoain-Lepatxiki eta Antxista-Azketa-Etzalar izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!