Abuztuaren 15ean, igandea, Santiomendiko jaiak ospatuko dituzte auzotarrek eta urtero bezala, egitarau ederra prestatu dute egun osorako: 09:00etan, Diana izango da eta ordu berean, baserriz baserri kalejiran abiatuko dira oilasko biltzaileak. 10:30etan tokan aritzeko aukera izango da eta eguerdiko 12:00etan, bertako baserrietako sagardoa probatzeko aukera. Txorixo eta patata tortilla pintxoak ere izango dira sagardoari laguntzeko. Hori guztia zaldi dema ikusiz egin ahal izango da, ordu berean hasiko baita. 14:00etan, auzo bazkaria antolatu dute eta arratsalde parterako herri kirolak. 18:00etan hasiko dira. Ondoren, umeentzako jolas ezberdinak izango dira eta afaltzeko aukera ere izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!