Smolny Katedraleko Koroa gaur entzungai

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 11a, 02:00

XX. mendeko koru-obrarik ga­rrantzitsuenetakoa izango da gaur, Donostian, Musika Ha­ma­bostaldiaren barruan. Erru­siako Smolny Kate­dra­le­ko Ko­ro­aren emanald­ia izango da Vic­toria Eugenia An­tzokian eta mailarik goreneko polifonia errusiarraz gozatzeko au­ke­ra izango da, Vladimir Be­gle­tsov-ek zu­zen­duta. Ema­­nal­dia 20:00e­tan hasiko da. Sa­rrerak salgai www.generaltickets.c­­om/kutxa helbidean, 25, 20, 16 eta 10 euroan.

Antzinako Musika eta Organo Zikloko emanaldi bana

Gaur, Antzinako Musika fran­tses eta alemaniarraz gozatzeko aukera ere izango da Trío Hantaï taldearekin. Emanal­dia 18:00etan hasiko da Santa Teresa Komentuan. 7 eurotan dago sarrera. San Vicente elizan, berriz, Massimo Nosetti organista ari­ko da; bertako organo erro­man­tikoarekin Cou­perin, Guil­­­mant, Bossi eta Jongen-en obrak interpretatuko ditu. Ema­­naldia 20:00etan izango da, doan. Horrez gain, atzo bezala, Musika errusiarra XX. mendean: irudia eta hitza konferentzia izango da 18:00etan, Victoria Eugenian.

Zumaia eta Itziarren ere emanaldiak

Donostiatik kanpo, bi emanaldi izango dira gaur. Nova Lux Ensemble Itziarreko Santa Ma­ria elizan, 19:30etan, doan; eta Alia Mvsica Zumaiako San Pe­dro elizan, 22:00etan, doan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!