jon Juaristi zarauztarrak ez zuen apenas zailtasunik izan atzo Patxi Olazarri 30-18 irabazteko. Casino Kursaal Banakako Txapelketaren barruan, finalaurdenetako laugarren partidua izan zen atzokoa eta garaipen horri esker, Juaristi finalerdietako ligaxka jokatzeko sailkatu da. Hala, B taldea osatu da: Juaristi, Uterga eta San Miguelek osatzen dute.
Partiduari dagokionez, hasierako tantoak kenduta, ez zen jokoaz gozatzeko aukera askorik izan. Partidua oso azkar bukatu zen eta ez zen ia peloteorik izan.
Horrez gain, atzo, beste hiru partidu ere jokatu ziren. Honakoak izan ziren emaitzak: Matxin VI-Zubizarreta 35/Zulaika-Barrenetxea IV 31; Zeberio II-Badiola 40/Urriza-Lizaso 38; eta Etxeberria IV-Ion 30/Agirresarobe-Agirrezabala 18.
Bihar, Juaristi-Urrutia I/Uterga-San Miguel
Bihar lau partidu jokatuko dira Galarretan, 16:00etatik aurrera. Honakoak izango dira lehian: Oñatz-Urko/Urrutia II-Baleztena (35 tantotara); Juaristi-Urrutia I/Uterga-San Miguel (40 tantotara); Urtasun-Etxeberria III/Urriza-Jon (40 tantotara); eta Etxeberria IV-Badiola/Matxin III-Aizpurua II (30 tantotara).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!