Andra Mari sariko tiraldia igandean eta astelehenean Zerainen

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 12a, 02:00

HERRIZ herri, festaz festa izaten dira udan bolariak, eta asteburu honetan Zerainen izango dute hitzordua. Andra Mari sariko tiraldia izango da, eta bi egunetan jokatuko dira, igandean eta astelehenean.

Bi egunetan, goiz eta arratsaldez
Bola tiraldiak ordutegi bera izango dute bi egunetan. Goizez eta arratsaldez izango da parte hartzeko aukera, ondorengo ordutegian: goizez 10:00etatik 11:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 18:00­etara.

Sariak bi egunetan
Andra Mari sariko bi bola tiraldiak indibidualak izango dira, hau da, egun bakoi­tzean sari bat jokatuko da. Hala ere, sariak berdinak izango dira bi egunetan: brila gehien botatzen dituenak 100 euro eta trofeoa irabaziko ditu; bigarren gera­tzen denak 75 euro; hirugarren geratzen denak 55 euro, eta laugarren geratzen denak 45 euro. Horrez gain, Zeraingo Andra Mari sariko tiraldiak izango du sari berezi bat, gazteentzako saria. Irabaz­leak trofeo bat jasoko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!