Banakako txapelketako laugarren partidua jokatuko dute gaur Juaristi eta Olazarrek Galarretan. Final laurdenetako partidua izango da, eta irabazleak finalerdietako ligaxkarako pasea lortuko du. Juaristi da partidua irabazteko faboritoa, baina aurreko hiru partiduetan gertatutakoaren ondoren, edozer gerta daiteke. Txapelketako partidua 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da. Aurreneko partiduan Matxin VIak eta Zubizarretak Zulaika eta Barrenetxea IVaren kontra jokatuko dute. Hirugarren partiduan berriz, aurrez aurre izango dira Zeberio IIa eta Badiola, eta Urriza eta Lizaso. Eta azkenik, laugarren partiduan Etxeberria IVak eta Ionek jokatuko dute, Agirresarobe eta Agirrezbalaren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!