Luis Goñik irabazi du Txingudiko badiako trabesia

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 10a, 02:00

Luis Goñi igerilari hernaniarra egundoko markak egiten ari da azken egunetan. Igandean Txingudiko Badiako Trabesian hartu zuen parte, eta irabazi egin zuen 32 minutu eta 22 segunduko denbora eginda. Bi­garren Jaime Caballero izan zen, 33:42ko denbora eginda, eta hirugarren Pablo Verdejo 34:12ko debora eginda.

«Proba gogorra izan da, nekea nabaritu dut»
Luis Goñi igandean bertan itzuli zen Suediatik, Mun­duko Master Txapelketa jo­katzetik, eta Kronikari adie­razitakoaren arabera, proba irabazi arren, azken egunetako nekea nabaritu zuen: «Suediatik eguerdiko 13:30­etan iritsi nintzen, eta pro­ba gogorra izan zen, hasieran ondo sentitu nintzen, baina aurrera egin ahala nekea nabaritzen hasi nintzen». Txingudiko Badiako trabesia Gipuzkoako Distantzia Luzeko txapelketako probetako bat da, eta 2.600 metro egin behar dira igeri. Froga Hondarribiako Butroneko pasealekuan hasten da, eta kai-muturrari bueltan eman ondoren, Iterlimen pasa eta hondartzan bukatzen da.

Munduko Master Txapelketan, hirugarren
LUS Goñi, Iñigo Goñi eta Aitor Goñi anaiak Suedian izan dira, Göteborg-en jo­katu den Munduko Master Txa­pelketan, eta bertan lortutako emaitzak oso onak izan dira. Luis Goñik 35-39 urte bitarteko kategorian hartu zuen parte, hiru frogetan. Ur irekietako frogan (3km) bikain aritu zen, eta zilarrezko domina lortu zuen; eta 400 eta 800 metroko frogan 6garren egin zuen. Iñigo Goñi anaiak be­rriz, 30-34 urte bitarteko ka­tegorian hartu zuen par­te, eta 5garren egin zuen 100 m bizkar frogan, eta 7garren 50m bizkar frogan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!