San Miguelek larunbatean Zeberio IIaren aurka lortutako garaipenak Doneztebeko pelotariarengan eragina izan duela dirudi, atzo ere sekulako maila eman baitzuen Urrizarekin batera. Ezkurra eta Badiolaren aurka jokatu zuten eta erraz nagusitu zitzaizkien: 24-40. Ezkurra pattal aritu zen, konfiantzarik gabe, eta nabaritu zen emaitzan. Atzo beste hiru partidu ere jokatu ziren eta honakoak dira emaitzak: Zulaika-Zubiri 28/Endika-Barrenetxea IV 35; Etxeberria IV-Etxeberria III 40/Urtasun-Ion 28; eta Matxin IV-Gaztelu 30/Etxabe II-Aizpurua II 29.
Bihar ere izango dira partiduak Galarretan, 16:00etatik aurrera. Honako lau partidu hauek jokatuko dira: Matxin VI-Zubizarreta/Zulaika-Barrenetxea IV (30 tantotara); Juaristi/Olazar (30 tantotara); Zeberio II-Badiola/Urriza-Lizaso (40 tantotara); eta Etxeberria IV-Ion/Agirresarobe-Agirrezabala (30 tantotara).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!