Aitziber Ezkerra atzo goizaldean iritsi zen Hernanira, senide, lagun eta herritarrak zain zituela

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 9a, 02:00

Aitziber Ezkerra herenegun, gaueko 21:00ak aldera geratu zen libre Fernando Grande-Marlaska epaileak ezarritako 30.000 euroko fiantza ordaindu ondoren. Hernanira atzo, goizaldeko 02:00ak aldera iritsi zen eta animo eta besarkada artean hartu zuten senide, lagun eta herritarrek. Ezkerra asteartean atxilotu zuen Ertzaintzak Gurutz Agirresaroberekin batera, eta biak ostiralean pasa ziren epailearen aurretik konfiantzazko abokaturik gabe, atxiloaldi osoan inkomunikatuta egon ondoren. Konfiantzazko abokatuak jakinarazi duenez, biek tratu txarrak jasan dituztela salatu dute eta galdeketa ilegalak egin dizkietela, autoinkulpazioak lortzeko. Agirresarobe baldin­tzarik gabe espetxeratu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!