Egun bat lehenago hasiko dira aurten Amabirjin festak Goizuetan. Orain arte Amabirjin bezperan hasi badira ere, aurten egun bat aurreratu dute, eta Gazte Eguna ospatuko dute ostiralean. Hortaz, bertako eta Hernanitik hurbildutako ume, gazte zein helduek zazpi egun izango dituzte festetan murgiltzeko.
Eguerditik gauerdira arte ekitaldi ugari
Gazte Eguna eguerdiko 12:00etan hasiko da, Gaztetxean egingo duten bideo emanaldiarekin, 5 urte-5 gazte izenekoa. Ondoren, eguerditik eguna girotzen joateko, triki poteoa egingo dute herriko tabernetan barrena, trikitilariek lagunduta. Segidan, Gazte bazkaria izango da.
Ondo bazkaldu eta deskantsatu ondoren, ekitaldi ugari izango dituzte gazteek arratsaldean: koadrilen arteko ginkana, gazte txupinazoa, Zo-zongo ikuskizuna Gaztetxean, poteoa, eta eguna amaitzeko dantzaldia, Tximileta taldearen eskutik.
Amabirjin egunaren
bueltan, meza, bertsolariak eta entzierroak
Amabirjin bezpera eta eguna bera izaten dira Goizuetako festetako egun nagusiak, eta aurten ere, gustu guztietarako ekitaldiak antolatu dituzte.
Amabirjin bezperan hasiko dira festak ofizialki, eguerdiko 12:00etan udaletxetik botako duten suziriarekin. Hala ere, goizean goiz, 08:00etan, entzierroa antolatu dute zezenak gustuko dituztenentzat. Egun osoan zehar berriz, musika izango da nonahi: trikitilariak, txarangak, eta dantzaldia izango dira.
Egun haundia berriz, Amabirjin eguna, Dianarekin hasiko da, Tolosako dultzaineroen eskutik. Goizeko 10:30etan, eguneko ekitaldi nagusia egingo dute Amabirjinaren Meza Nagusia eta prozesioa izango baita. Eta arratsalderako antolatu duten egitaraua ere ez da makala: besteak beste, 19:30etan bertso saioa izango da J. Soto, M. Lujanbio, S. Kolina eta I. Zubeldiaren eskutik.
Ostegunera arte luzatuko dira festak
Jaietako bi egun nagusiak asteburuan izango badira ere, ostegunera arte izango da festa Goizuetan. Asteazkenean esaterako koadrilen txanda izango da, ohitura bihurtu den bazkari eta kalejirarekin. Eta ostegunean, azken egunean, Udalaren eta Ikastolako tabernaren artean antolatutako jaia izango da.
Abuztuak 13 Gazte Eguna
12:00 Bideo emanaldia gaztetxean, `5 urte-5 egun´.
13:00 Triki poteoa herriko trikitilariekin.
14:30 Gazte bazkaria.
17:30 Kuadrilen arteko ginkana.
20:00 Gazte txupinazoa
gaztetxean.
Ondoren Zo-Zongoren ikuskizuna Gaztetxean
Ondoren Poteoa Zo-Zongo batukadarekin.
00:00 Dantzaldia Plazan Tximeleta taldearekin.
Abuztuak 14 Amabirjin bezpera
08:00 Entzierroa Lasturko
zezenekin.
12:00 Txupinazoa udaletxean.
Ondoren Trikitilariak erraldoi eta buruhaundiekin.
19:00 Umore Ona peñaren irteera.
00:00 Dantzaldia Haitzama taldearekin.
Ondoren `Igandea´ txaranga.
Abuztuak 15 Amabirjin eguna
07:00 Tolosako dultzaineroekin Diana.
08:00 Entziorra Lasturko zezenekin.
10:30 Meza Nagusia eta ohiko prozesioa Amabirjinarekin.
12:30 Pelota partidua.
14:30 Auzo bazkaria. (Txartelak aurretik Oialume tabernan salgai).
13:30 Txarangaren irteera.
18:00 Lasturko ganaduko zezenak.
19:30 Bertso saioa.
22:00 Presoen aldeko afaria.
00:00 Dantzaldia Haitzama taldearekin.
01:00 Presoen aldeko kalejira.
Ondoren `Igandea´ txaranga.
Abuztuak 16
12:00 Txistulariak, erraldoi eta buruhaundiak.
12:30 Pelota partiduak.
13:30 `Igandea´txaranga.
17:30 Lasturko ganadutegiko
zezenak.
19:00 Umore ona dantza taldearen emanaldia.
00:00 Kontzertua gaztetxean.
00:00 Dantzaldia Laket taldearekin.
Ondoren `Igandea´txaranga.
Abuztuak 17
11:30-14:00 Haurrentzako puzgarriak eta elastikoak.
13:30 `Igandea´txarangaren
irteera.
16:30 VII. Mus Txapelketa Iskibin.
16:30-19:00 Haurrentzako puzgarriak eta elastikoak.
18:00 Lasturko ganadutegiko zezenak.
19:30 Aspe enpresako pelotarien partiduak.
00:00 Dantzaldia Laiotz taldearekin.
Abuztuak 18 Peñaren eguna
12:30 Bi pelota partidu: bat lauterdian, eta bestea Goizueta eta Aranoko pelotarien artean.
Ondoren `Igandea´txaranga.
15:00 Umore Ona peñaren bazkaria.
Ondoren Peñaren kalejira.
Ondoren Lasturko ganadutegiko zezenak
Ondoren Dantzaldia Laiotz
taldearekin
00:00 Udaletxe aurrean, Amabirjinei bukaera emango dien ekitaldia.
Ondoren Dantzaldia Laiotz
taldearekin.
00:30 Kontzertua gaztetxean
Abuztuak 19 Ikastolako tabernaren jaia Udalarekin
antolatuta
12:00 Gipuzkoako eta Nafarroako sagardogile onenen partehartzearekin, Sagardo Probaketa Plazan.
17:30 Merienda.
18:00 Haurrentzat sorpresa.
19:00 Toka txapelketa heldu eta gazteentzat.