San Miguelek sorpresa eman eta Zeberio II kanporatu zuen atzo

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 8a, 02:00

Casino Kursaal Banakako Txapelketaren barruan, finalaurdenetako hirugarren partidua jokatu zen atzo Zeberio II eta San Miguelen artean, eta azken honek Elduaiengo pelotaria txapelketatik kanpo utzi zuen aurreikuspen guztiak hautsita. 25-30 nagusitu zen Doneztebekoa sakearekin asmatuta; 10 tanto egin zizkion Zeberio IIri.
San Miguelen bi hutsegiterekin hasi zen partidua, baina segituan eman zion buelta partiduari. Atzoko garaipena lortuta, txapelketako finalerdietako ligaxkarako sailkatu da San Miguel.  

Igandetan partiduak izango dira gaurtik aurrera
Gaurtik aurrera, igandetako partiduak itzuliko dira Ga­larretara, aspaldiko partez. Ezkurra eta San Miguelen arteko estelarrarekin izango da gainera. Guz­tira lau norgehiagoka jokatuko dira gaur. Honakoak dira partiduak: Zulaika-Zubiri/­En­­dika-Barrenetxea (30 tantotara); Ezkurra-Badiola/­Urri­za-San Miguel (40 tantotara); Etxeberria IV-Etxebe­rria III-contra Urtasun-Ion (40 tantotara); eta Matxin IV-Gaz­te­lu/Etxabe II-Aizpurua II (30 tantotara). Partiduak arra­tsaldeko 16:00etatik aurre­­ra izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!