Ur parkea gainezka, asteburuetan eta eguraldiak laguntzen duenean

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 9a, 02:00

Ohitura bihurtu da. Eguz­kiak berotzen duenean ur parkea aukeratzen dute herritar askok egun pasa egiteko, umeekin uretan jolasteko, lagunekin egoteko edo familiarekin udaraz gozatzeko. 2006an zabaldu zituen ateak Hernaniko ur parkeak, eta ordutik hona gora egin du bi­sitari kopuruak. Aurten esaterako, udako bono kopuruak 5.000tik gorakoak dira.
Bisitari gehienak bertakoak izaten dira, Hernanikoak, baina kanpotik etortzen direnak ere badira. Igerilekuko langileak Kronikari azaldu dionez, urteak pasa ahala, Hernanitik kanpoko jendeak geroz eta gehiago ezagutzen du ur parkea, eta Irundik, Urnietatik, Astigarra­gatik eta beste hainbat herritatik ere etortzen dira. Igerilekua zabalik izango da irailaren 19ra arte, egunero, goizeko 11:00­etatik 20:30etara.

Uda osoko bonoa da
gehien erabilitakoa

Igerilekura sartzeko bi modu daude: momentuan ordain­duta edo udako bonoa erabilita. Eta zalantzarik gabe, azkeneko au­kera da herritarrek gehien erabiltzen dutena. Sarrerako langileak Kronikari adierazitakoaren arabera, udarako bonu kopuruen topea 6.000koa da, eta aurten marka guztiak hautsi dira, 5.325 abonatu egin baitira.

Igerilekuez gain, beste
bi zerbitzu ur parkean

Udako beroari aurre egiteko uretan ibiltzea ez da nahikoa izaten askotan, eta horregatik, igerilekuez gain, ur parkeak beste bi zerbitzu ere eskaintzen ditu. Alde batetik taberna, aukeran dituena eda­riak, pizza, bokata, pin­txo eta litxarkeriak. Eta bestetik liburutegia, nobelak, al­diz­kariak, komikiak eta umeentzako ipuinak har­tu eta irakurri ahal izateko.

PREZIOAK:
• Kiroldegiko bazkideek:
-Bono familiarra: 65,10 euro.
-Bonoa (18tik gora): 43 euro.
-Bonoa (18tik behera): 28,40 euro.
• Bazkide ez direnek:
-Bono familiarra: 129,20 euro.
-Bonoa (18tik gora): 85,10 euro.
-Bonoa (18tik behera): 52,50 euro.
• Egun baterako sarrerak:
(bazkide izan edo ez izan)
- 3 urtetik behera: 2,20 euro.
- 3-18 urte bitarte: 4,50 euro.
- 18 urtetik gora: 6,60 euro.

UDAL JOLAS IGERILEKUKO ARAUDIA:
Igerilekua eta hesiz
inguratutako eremua

1. Ezin da hesia saltatu.
2. Ez korrika egin.
3. Ezin da jan, ezta janaria sartu.
4.Igerilekura bainujantziarekin bakarrik sartu.
5. Elbarrituentzako ibilgailua ez erabili.
6. Ez sartu baloirik.
7. Flotagailurik ez erabili. Mangitoak gurasoak daudenean bakarrik erabili.
8. Dutxatu uretara sartu aurretik.
9. 8 urte baino gutxiagoko haurrak gurasoekin edo adin nagusiko norbaitekin bakarrik sar daitezke.
10. Haurrak guraso edo arduradun batekin bakarrik sar daitezke uretara.
11. Ezin da uretara buruz salto egin.
12. Uretatik 20:00etan atera behar da eta instalaziotik 20:30etan.

Txirristak
1. Igeri egiten jakitea derrigorrezkoa da.
2. Banaka jaitsi.
3. Soroslearen agindua en­tzutean bakarrik egin salto.
4. Ezin da txirrista barruan gelditu.
5. Ez geratu txirrista irteeratik gertu.
6. Soroslerik ez badago ezin da txirrista erabili.

Udaleku irekiak
1. Haurrek begiraleekin sartu behar dute hesiz inguratutako eremura eta begirale bakoitzak kontralatuko du bere taldea.
2. Haurrak uretan daudenean, gutxienez begirale bat
sar­­tuko da beraiekin uretara.

Taberna
Tabernako mahaiak tabernan hartutako janaria edo edariak hartzeko bakarrik erabiliko dira.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!