Haurrek dagoeneko girotu dute herria jaietarako

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 9a, 02:00

Goizuetako Amabirjin jaiak ostiralean hasiko dira ofizialki Gazte Egunarekin, baina txikienek dagoeneko atzo, girotu eta prestatu zuten herria jaietarako. Euren eguna ospatu zen eta bereziki, jende mordoa bildu zen arratsalde partean plazan, Lasturgo xexen eta poniek erakarrita. Dena dela, egun osoan zehar izan ziren ekintzak, hala nola, Aurorak herrian zehar Umore-Ona koruaren eskutik, meza, gaztetxoen arteko pelota partiduak, haurrentzako merienda, bonba japonesak eta Gabezin taldearen musika emanaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!