Musika Hamabostaldia atzo hasi zen Donostian, eta irailaren 5a bitartean estilo ugaritako 58 kontzertu entzun ahal izango dira eszenatoki ezberdinetan. Aurten ere hutsik egin gabe, Hernaniko Chillida-Leku museoa izango da eszenatoki horietako bat, eta lau asteburuetan jarraian, kontzertuak izango dira bertan. Aukera zabala izango da, eta aurtengo gai nagusia Errusiako musika da, sorkuntza berriak, musika instrumentala eta kantua kontuan hartuko dituena.
2004 urtean egin zuen bat Chillida-Leku museoak Musika Hamabostaldiarekin, eta arduradunek adierazi duten moduan, zikloa edo kontzertuak derrigorrezkoak bihurtu dira: «helburua da, museoak duen xarma berezia kontuan izanda, ingurune naturala eta, era berean, artistikoa batzea».
Alexei Valodinek hasiko du Chillida-Lekuko zikloa
Alexei Volodin pianojole errusiarrak irekiko du gaur Chillida-Lekuko kontzertu zikloa. Alexei Volodin bereziki nabarmendu da azken urteetan, eta gaurko kontzertuan bere herriko musikagile famatuen obrak joko ditu: Dimitri Shostakovitx, Sergei Rachmaninov eta Igor Stravinskirenak, hain zuzen.
Kontzertu hasieran Shostakovitxen 24 preludioak obra eskainiko du, 1932-1933 urte bitartean idatzitako obra. Segidan, Sergei Rachma-ninoven 6 musika une lanarekin jarraituko du. Eta kontzertu amaieran Igor Stravinskiren balleteko musikaren obra joko du, Petrouchkaren 3 mugimendu izenekoa.
Beste hiru kontzertu
Volodinen kontzertua aurrenekoa da, eta beste hiru ere izango dira, astebururo, jarraian: hilaren 15ean Marta Zabaletak eta Miguel Borgesek eskainiko dute; hilaren 22an Iñaki Alberdik, eta hilaren 29an Iwona Sobotkak. Kontzertu guztiak ordu berean hasiko dira, 19:00etan, eta sarrerak 12 euro balio du.
EGITARAUA:
Kursaal Auditorioa
8-9 Orquesta Sinfonica del Teatro Mariinsky 20:00
9 Orfeon Donostiarra 20:00
17-18 Orquesta Filarmonica de Liverpool 20:00
21-22 Orquesta Nacional de Rusia 20:00
22 Orfeon Donostiarra 20:00
26-27 `Boris Godunov´, M. Mussorgsky 19:00
30-31 Los Ballets de Monte-Carlo 20:00
Irailak 2 Orquesta Sinfonica de Euskadi/Coral Andra Mari 20:00
Irailak 3 Orquesta Nacional de Toulouse 20:00
Victoria Eugenia Antzokia
10 Elisabeth Leonskaja 20:00
11 Coro de la Catedral de Smolny (Errusia) 20:00
13 `Allegro Vivace´20:00
27 Rafal Blechacz 20:00
29 Cuarteto Tokyo 20:00
31 Ewa Podles 20:00
Irailak 1 Anbelika Kirchschlager/
Ian Bostridge 20:00
Organo Zikloa
8 Massimo Nosetti 20:00
9 Olivier Latry 20:00
10 Willibald Guggenmos 20:00
11 Massimo Nosetti 20:00
12 Juan de la Rubia 20:00
12 A. B. Garcia/L. Aramendi/
A. Mendizabal 20:00
13 Alumnos del Curso de Organo Romantico 20:00
Chillida-Leku
8 Alexei Volodin 19:00
15 Marta Zabaleta/Miguel Borges 19:00
22 Iñaki Alberdi 19:00
29 Iwona Sobotka 19:00
Antzinako Musika Zikloa
9 Alexandre Tharaud 18:00
10 Alia Mvsica 18:00
11 Trio Hantai 18:00
12 Nova Lux
Ensemble 18:00
13 Lina tur bonet/ Fahmi Alqhai/ Daniel
Oyarzabal 18:00
Musika Aitzaki
Donejakue bidea Gipuzkoan
Askizutik Elorriagarako bidea musikaz lagunduta 10:00
11 Nova Lux
Ensemble 19:30
11 Alia Mvsica 22:00
12 Olatz Saitua/ Ainhoa Zubillaga/ Eugenio Tobalina 20:00
12 Coro de la Catedral de Smolny (Errusia) 19:00
13 Conductos
Ensemble 22:30
16 Coro Easo
Luis XIVren inguruan
16 Bertrand
Chamayou 20:30
22 Banda de Musica Ciudad de Irun 22:00
30 Ensemble Diatessaron 18:00/21:00
Haurren Eguna
13 `Musika Bai!´/`Batuta´/ `Allegro Vivace´
Interprete Gazteen Zikloa
23 Made in Trio 20:00
24 Trio Scherzando 20:00
25 Ensemble
Interluido 20:00
26:00 Sextour A&M 20:00
Musika Garaikideko Zikloa
24 Smash Ensemble 20:00
25 Octeto Iberico de Violonchelos 20:00
26 Ensemble Krater 20:00
28 Ensemble
Rechercher 20:00