Zaharren Egoitzan aldi baterako kontratua duten erizain laguntzaileak kontzentrazioak ari dira egiten egunero, eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 18:00etan, egoitzaren aurrean. Erizain laguntzaile taldeak dio Hernaniko Udala erizain laguntzaile titulurik ez duten langileak ari dela kontratatzen. Kontzentrazioekin salatu nahi dute kontratazio sistemarekin duten desadostasuna eta lau eskaera egiten dituzte. Alde batetik, eskatzen dute kontratatzen diren langileek beharrezkoa den titulazioa izatea, orain arte eskatu den moduan, eta horren arabera kobratzea. Baita ere, eskatzen dute bajak, mediku baimenak eta abar betetzea langile poltsarekin edo langile zerrendarekin. Horrez gain, kontratazio berriak solairuetako egutegietan sartzea eskatzen dute. Eta azkenik, diote, Udalak lan programa hauek kontratatu dituenetik (Fomento eta Auzolan), orain arteko aldi baterako langileen turnoak asteburuetara murriztu dituztela, aste egunetarako disponibilitatearekin, eta horrek euren lan egoera eskastu besterik ez duela egin.