Casino Kursaal Banakako Txapelketaren barruan, finalaurdenetako hirugarren partidua jokatuko da gaur, Galarretan. Zeberio II eta San Miguel izango dira aurrez aurre. Zeberio II da faborito eta sorpresa haundia emango luke partidua galduko balu. Dena dela, San Miguel aurkari gogorra da eta tentuz ibili beharko du Elduaiengo pelotariak.
Partidua 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da. Jokatuko diren beste partiduak honakoak dira: Urrutia II-Agirrezabala/Matxin VI-Urko (30 tantotara); Urtasun-Urrutia I/Juaristi-Lizaso (40 tantotara); eta Matxin III-Zubizarreta/Agirresarobe-Baleztena (30 tantotara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!