Santiomendin jaiak ospatuko dituzte asteburuan, eta giroan murgiltzen hasteko mus txapelketa antolatu dute aurten ere. Ostiralean jokatuko da, gaueko 22:00etan hasita, eta parte hartzeko izena eman behar da; 12 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak. Sariak ondorengoak izango dira: aurreneko bikoteak arkume bat eta bi botila txanpain irabaziko ditu; bigarrenak bi koneju eta bi botila ardo; hirugarrenak bi botila txanpain, eta laugarrenak bi botila ardo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!