Txalo zaparrada luzearekin bukatu zen atzoko estelarra Galarretan. Urriza eta Lizasok jokatu zuten Uterga eta Urrutiaren kontra, eta 40-37 irabazi zuten, zaleen arabera, azken hilabetetako partidu onena izan zena. Lau erremontisten artean bat aukeratzea ia ezinezkoa izan zen atzokoan, guztiek maila oso altuan jokatu baitzuten. Partidu oso berdindua izan zen, eta alderik nabarmenena Urriza eta Lizasok lortutakoa izan zen, 27 eta 18koa.
Jaialdiko aurreneko partiduen berriz, Matxin VI eta Aizpurua IIak galdu zuten 31-35, Endika eta Olazarren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!