bakarrik baldin bazoaz eta istripu bat edukitzen baduzu? Larrialdietarako zerbitzuak nola abisatuko dio zure familiari? Hernaniko Babes Zibileko Udal Sailak, horrelako kasuetarako oso lagungarri izan daitekeen gomendio bat luzatu nahi die herritarrei.
Hala azaldu dute: «Larrialdietarako zerbitzuak istripuetan zaurituen sakelako telefonoarekin egiten du topo. Familiari abisatzeko garaian ez dute jakiten zerrenda luze horretatik norekin jarri harremanetan». Eta egoera hori saihesteko honakoa propasatzen dute: «Sakelako telefonoan, nori abisatu behar dioten pertsonaren telefonoa jartzea eta denok kontaktu bera izatea larrialdi bat gertatzen bada erabiltzeko».
Erabili beharreko kontaktua Aa izango dela azaldu dute. «Kontaktu honek larrialdietarako zerbitzuetako eginkizunak arintzen ditu Aa kontaktua telefono zerrendako lehenengo kontaktua delako. Horrela istripu bat edukiz gero, ahal den azkarren abisatuko diote zure familiari». Aukera bat baino gehiago jarri nahi izanez gero, Aa1, Aa2, Aa3... erabiltzeko gomendatzen dute.
«Istripurik ez dadila gertatu! baina badaezpada badakizue, sakelako telefono zerrendan gehitu Aa kontaktua eta abisatu behar duten pertsonaren izena», azpimarratu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!