Koteto Ezkurra finalerdietan da, espero bezala, Etxabe IIri irabazita

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 4a, 02:00

Ez zen hustekabekorik izan atzo Galarretan, eta Koteko Ezkurrak irabazi egin zion Etxabe IIari Casino Kursaal Banakako Txapelketako finalaurdenetako bigarren partidua. 30-20, hain zuzen. Hori horrela, Doneztebeko aurrelaria A taldeko finalerdietako ligaxka jokatzeko sailkatu da. Bertan da Urrutia I, egungo txapelduna.
Nahiz eta galdu, Etxabe IIak maila ona eman zuen eta Ezkurrak ez zuen garaipen erraza izan. Lan dexente egin behar izan zuen eta peloteoan parekatuta ibili ziren. Aldea, batez ere, sakean izan zen. Ezkurrak 9 tanto lortu zituen eta Aizarna­zabalgo aurrelariak 2.

Hasieran sorpresa
Partidu hasieran batek baino gehiagok hartu zuen sorpresa Etxabe IIa 6-9 aurreratu baizitzaion Ezkurrari. Do­nez­tebekoak, ordea, markagailua bere alde jartzea lortu zuen eta baita aurkaria atzean uztea lortu ere. 13-12tik 25-13ra iritsi zen. Eta azkenean, 30-20 irabazi zuen, pelota zaleek espero baino partidu borrokatuagoan.
Beste hiru partidu ere jokatu ziren atzo Galarretan. Honakoak izan ziren emaitzak: Oñatz-Gaztelu 25/Ma­­­txin IV-Barrenetxea IV 35; Zeberio II-Badiola 31/Uter­ga-San Miguel 40;  Agirre­saro­be-Urko 30/Etxeberria IV-Balez­tena 19.

Lau norgehiagoka bihar
Bihar, 16:00etatik aurrera, lau partidu jokatuko dira Galarretan: Matxin VI-Aiz­purua II/Oñatz-Zubi­zarreta (30 tantotara); Ezkurra-Ion/­Uter­ga-Urrutia I (40 tantotara); Juaristi-Lizaso/Urriza-Badiola (40 tantotara); eta Endika-Olazar/Zulaika-Agirrezabala (30 tantotara).
Casino Kursaal Torneoko hurrengo kanporaketa la­run­batean jokatuko da.  Zeberio eta San Miguel izango dira aurrez aurre.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!