Haurren eguna ospatuko dute igandean Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 5a, 02:00

amabirjin festak datorren asteko ostiralean hasiko dira Goizuetan, hilaren 13an. Baina aurretik, herriko umeek festa giroan murgi­ltzeko aukera izango dute, igandean Haurren eguna izango baita Goizuetan. Goizeko 08:00etan hasiko da festa eguna, Aurorak ibiliko dira herrian zehar, Umore-Ona koroaren eskutik. Goizeko 11:00etan berriz, meza izango da, eta umeak bertako jantziekin joango dira. Mezaren ondoren, 12:30etan, pelota partiduak izango dira pelota eskolako gaztetxoen artean. Eguerdian deskantsatzeko aukera izango da, festak jarraipena izango baitu arra­tsaldean. 17:00etan Las­turren eskutik, xexenak eta poniak izango dira, umeen gozamenerako, Plazan. Eta segidan, 18:30­etan, me­rien­datzeko aukera izango dute umeek. Azkenik, festa egunari bukaera emateko bonba japonesak izango dira, eta nola ez, musika era bai, Gabezin taldearen eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!