Bi hernaniar atxilotu zituzten atzo goizaldean eta inkomunikatuta daude Ertzaintzaren eskuetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 4a, 02:00

Ertzaintzak Gurutz Agi­rre­sarobe eta Aitziber Ezke­rra atxilotu zituen atzo goi­zal­dean, Hernanin. Amnisti­a­ren Aldeko Mugimendua­ren arabera, goizeko 04:00ak inguruan sartu ziren bi gazteen etxeetara, ateak lehergailuekin botata. Miaketak goizeko 08:00ak ingurura arte luzatu ziren. Atxilotuen etxebizitzez gain, miaketa gehiago ere izan ziren Hernanin.
Espainiako Auzitegi Na­zio­­naleko Fernando Grande-Mar­laska epaileak agindutako operazioa da eta 2003ko otsai­laren 8an izandako Jo­seba Paga­zaur­tunduaren (An­doaingo udal­tzainburua) hil­ketarekin zerikusia izatea egozten diete bi atxilotuei. Ro­dolfo Ares Jaur­la­ri­tza­ko He­rrizaingo Sail­buruak pren­­­­tsaurrean adierazi zuen, az­tarna guztien arabera, Agi­rre­­­­sarobek tirokatu zuela Pa­ga­zaurtundua eta Ezkerrak la­gun­tza eman ziola. Eta gaineratu zuen, biak ETAko kide zirela eta «lozorroan» zeudela dei bat jasotzeko zain. AAMk salatu zuen atxiloketei eman zaien erabilera mediatikoa eta azaldu zuen Dibisio Antite­rroristaren propaganda egiteko izan dela.

Protokoloari ezezkoa
Atzo asanblada informatiboa egin zen bi atxilotuen egoeraren berri emateko, eta bertan azaldu zutenez, atxilotuak inkomuni­ka­tuta daude Ertzain­tza­ren eskuetan. Atxilotuak izan zi­renetik, senideek ez dute be­rai­en berririk izan eta protokoloa aplika­tzeko eskariaren au­rre­an, ezezkoa jaso dute. La­run­batera arte inkomunikatuta izango dituztela kalkulatzen du­te.

Mobilizazioak
inkomunikazioa salatzeko

Inkomunikazio egoeran gertatu daitekeenarekin kezkatuta, he­rri­tar mordoa mobilizatu zen atzo. Eguerdian kontzen­trazioa burutu zuten Udaletxe aurrean  LABek deituta, eta jakinarazi zu­ten inkomunikazioak iraun bitartean egunero bilduko direla 12:00etatik 12:30etara. Horrez gain, atzo egin bezala, asanblada informatiboak eta mo­bi­lizazi­o­ak izango dira 20:00etan Plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!