Umeentzako tailerrak gaurtik ostegunera bitarte, arratsaldetan

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 3a, 02:00

Gaur, bihar eta etzi, 8-12 urte bitarteko neska-mutilentzat tailerrak antolatu ditu Chillida-Leku museoak. Tailerrak Artelan bat hazi egin daiteke, zuhaitza bezala? du izena eta helburua da Eduardo Chillida­ren obrak ezagutzea, obren sorkuntza prozesuari buruz egingo den horma-irudian parte hartzea, eta artelan bat egitea. Tailerrak arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara izango dira. Partehartzea mu­ga­tua izango da, eta 20 euro ordaindu behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!