Distantzia Luzeko Munduko Triatloi Txapelketa jokatu zen igandean Alemanian eta bertan parte hartu zuen Peru Alfaro hernaniarrak. Txapelketa bertan behera utzi behar izan zuen, ordea, arazo mekanikoak tarteko. Bizikletari dagokion zatian utzi zuen atleta hernaniarrak. Irabazlea, gizonezkoei dagokienez, Sylvain Sudrie izan zen 6.24:57ko denborarekin. Emakumezkoetan berriz, Caroline Steffenek irabazi zuen 6.55:21eko denborarekin. Virginia Berasategi bilbotarrak hirugarren postua lortu zuen 7.07:04 denborarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!