Casino Kursaal Banakako Txapelketa aurrera doa Galarretan eta gaur, finalaurdenetako kanporaketako bigarren partidua jokatuko da. Ezkurra eta Etxabe II izango dira aurrez aurre, finalerdietarako pasea zeinek lortuko. Partidua 30 tantotara jokatuko da eta jaialdiko bigarrena izango da.
Guztira lau partidu jokatuko dira eta lehenengo norgehiagoka arratsaldeko 16:00etan hasiko da. Honakoak neurtuko dira gaurko jaialdian, Ezkurra eta Etxabe IIaz gain: Oñatz-Gaztelu/Matxin IV-Barrenetxea IV (35 tantotara); Zeberio II-Badiola/Uterga-San Miguel (40 tantotara); Agirresarobe-Urko/Etxeberria IV-Baleztena (30 tantotara).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!