Joan den asteazkeneko Plenoan gehiengoz onartu zen, hasierako onespena ematea oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazio eta trafiko isunak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketari. Kontua da, orain gutxi indarrean sartu den Azaroaren 23ko 18/2009 Legeak aldaketak eragin dituela trafiko eta ibilgailuen zirkulazioaren arloan, eta horren ondorioz, udal ordenantzan aldaketa horiek txertatu nahi dira. Ordenantza erakusketa publikoan dago nahi duenak erreklamazioak aurkezteko. Abuztuaren 20ra arte izango da aukera. Erreklamaziorik egongo ez balitz, erabakia automatikoki onartutzat emango da eta ordenanatzaren testua GAOn argitaratuko da osorik.
Aldaketak izango diren
zenbait kasu
Aldaketak izango dira, besteak beste, ibilgailuak bide publikotik kentzeko irizpideetan eta bere kustodia ezartzerakoan. Baita ere, ibilgailua inmobilizatzeari dagokionean; hau da, zein kasutan izango duen udaltzainak aukera ibilgailua geldirik uzteko. Aldaketek eragina izango dute ere, gastuak egozterako orduan. Eta horrez gain, arau-hauste eta zigorrak, kautelazko neurriak eta ardura kontuetan. Zigorrak ezartzeko moduan ere bai; esaterako, bide laburrari dagokionez, isunak %50 murriztu daitezke 20 eguneko epean ordaintzen badira, eta isun arinak %90, 5 eguneko epean ordaintzen badira.