Jose Angel Yanciren pinturak ikusgai daude Donostian

Kronika - Erredakzioa 2010ko abu. 2a, 02:00

Jose Angel Yanci artista hernaniarrak pintura erakusketa jarri du Donostiako Gros auzoan, Nocolor aretoan. Erakusketak 21gramoko papera izena du, eta 20 pintura ikusi eta erosi daitezke. Yanci pintore gisa hainbat artista ezagunen klaseetan eta tailerretan parte hartuta hezi da. Horien artean daude Julian Ugarte, Juan Luis Goenaga, Jose Luis Zumeta, Juan Luis Baroja, eta Nerea Zapirain artistak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!